XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lorejokoak ditugu sariketa literarioen erakusle. Hauetan, jaiak ospatu baino zenbait egun lehenago, idazleei deia luzatzen zitzaien: zein motatako lanak ziren eskatzen zirenak, zeintzuk ziren gaiak, neurriak, etab. Hauetara mugatu beharra izaten zuten partaideek.

Abbadiak antolatutako jaietan, lanak euskaraz idatziak behar zuten izan. Gaiei gagozkionez, antolatzaileek beren interesen arabera muga zitzake tela badakigu. Emigrazioaren gaia eta Larraldeko Madalenena adibidez, behin baino gehiagotan ezarriak izan ziren.

Zuzenean gai politikorik ezarri al zuten lorejokuetan? Loidi Bizkarrondoren hitzetan Eta, horrexegatik, harrigarri badirudi ere, ez da ia (1874koa eta beste ale batzuek ez beste) politika edo gerra konturik azaltzen. Eta hau, nahiz eta bi karlista gerrateak bukatu berriak izan, bestea gainean (1872-1875) eta Frantziako iraultza bera ere, ahaztu gabea oraindik.

Zergatik ote? Abbadiak gogoko eta helburu zuen pakearen kontrako da liberal eta karlisten gatazka. Hau izan daiteke politika gaiak ekiditearen arrazoi. Dena den, egoki da Goyhenetxek egindako bereizketa hemen aipatzea: honen ustetan, Abbadia, politikari ez baina polisquot;ekoa genuen, hau da, gizarteko gatazken aurrean ez zuen jarrera neutrorik mantentzen.

Irabazlearen lanak, kantatu egiten ziren. Beraz, idazterako garaian, kontutan hartu beharrekoa zuen idazleak alderdi hau ere. Ahozkotasuna zaintzen den beste aspektuetako bat dugu beraz. 37 Kontutan izan behar dugu euskal kultura idatzizkoa baino ahozkoa dugula gehiago.

Idazleen artean, ofizio guztietakoak ditugu. Epaimahaiei buruz esan, izan zela istilu bat baino gehiago, partaideen kexak horren lekuko ditugularik (horra adibide gisa Etxahunen bertsoak). Literatur sariketa hauetan, opariak Antonek berak eskaini eta emanak izaten ziren: urrezko ontzak eta makhilak (balio ekonomiko eta sinbolikodun sariak beraz).

S. Onaindiak ederki dioen bezala, euskal jaien helburu bizimodu tradizionala babesteaz gain, euskararen aldeko langileak sortzea izan zitekeen. Euskaldunen artean, bertsoberri, kanta eta antzerkia eta dantza zaletasuna piztu nahia zekarren.

Garaiko prosa narratiboak zabaltzen duen mundu-ikuskerari buruz Ana Mª Toledok dioena aipatuz bukatuko dugu atal hau, izan ere, orain arte agertutakoa baieztatu besterik ez baitu egiten: leiendagileek ere, kasu honetan soziologikoko karlistadetan galtzen atera den taldeak, leiendan aurkituko du babesa, ukatu zaizkion balore bila, lehenaldira joko duelarik.